XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

w0 delakoak higiduraren pultsazioa adierazten du eta maiztasun angeluarra deritzo.

Beraren dimentsioak radian/segundo (s-1 alegia) dira, higidura periodikoaren maiztasunarekin (V0) duen erlazioa ondokoa delarik .

Aurreko adierazpenetan ikus daitekeenez, osziladore harmonikoaren periodoa anplitudearekiko independentea da (energiarekiko ere).

Propietate hau agertzen duten sistemei, isokronoak deritze.

12.3. DIAGRAMA FASIKOA

Dimentsio bakarreko osziladore linealaren egoera bi magnitudez mugatuko da (bigarren ordenako ekuazio diferentziala betetzen bait du).

Bi magnitute hauek x(t) posizioa eta x(t) abiadura direla joko dugu, horrela sistemaren egoerak espazio bidimentsional batetan adieraz ditzakegularik, fase-espazioa deritzon espazioan hain zuzen ere (ikus 5. gaia).

Espazio honetako P(x, x) puntuak t aldiuneko partikularen oszilazio-egoera azaltzen du eta, ondorioz, denborarekin P(x,x) puntuak fase-espazioko ibilbide bat egingo du.

Ibilbide bakoitzak, hasierako baldintza konkretu batzuren kasurako osziladoreak duen higidura ematen du, eta ibilbide horrek osziladorearen historia guztia emango du hasierako baldintza horien kasuan.

Denetara, ibilbide guztiek osziladorearen fase-espektroa osotzen dute.

Osziladore linealaren kasuan posizioa eta abiadura ondokoak izanik, eta bien arteko konbinazioaz denbora ezabatuz, fase-espazioko ibilbidearen ekuazioa lor dezakegu: